Estitxu Pinatxo eta Mikel Sanchez, Ostiral Kulturalean

Ataria 2020ko irailaren 28a

Bueltan dira Ostiral Kulturalak Orexara. Dama Beltzak emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren eta Mikel Sanchez gitarjole lesakarraren eskutik.

Musikaren bitartez, iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendua egin zieten. Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren, besteak beste, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Bost emakume horien bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatu zituzten emanaldian.

Martxan da beraz kultura ere Orexan. Abendura bitartean beste hainbat Ostiral Kultural antolatzen ari dira antolatzaileak, eta esan dutenez, lotzen dituzten heinean argitaratuko dituzte data berriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!