EH Bildu bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara eta herritarrek babesa erakutsi diote Eneko Maioz buru zuen zerrendari. Botoa emateko eskubidea duten 76 bizilagunetatik 75ek eman diote botoa, 5 hautetsi lortuz.
Boto zuri bat egon da eta %86,37ko parte hartzea izan dute. Duela zortzi urte Bildurekin eta duela lau urte EH Bildurekin, Eneko Maioz izan dute Orexan alkate, eta datorren agintaldian ere berak jarraituko du Gurutze Etxezabal, Joakin Iturrioz, Ainhoa Nazabal eta Garikoitz Balerdirekin batera.