Orexako EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Ataria 2019ko maiatzaren 10a

Eneko Maiozen gidaritzapean osatu du Orexako EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda.

Talde "orekatu eta gaztea" aurkeztu du Orexako EH Bilduk maiatzaren 26rako. Herri bizian eta eredugarrian sakontzen jarraitu nahi dutela azaldu du Eneko Maioz alkategaiak. "Denon artean gauza ikaragarriak egiten jarraituko dugu".

Besteak beste, honako proposamenak egin dituzte: "Gazteak herrian geratzeko neurri sorta jarriko dugu indarrean, energetikoki burujabea den herria eraikiko dugu, eragile eta herritarrekin elkarlanean sakonduko dugu eta gure ingurunea zaindu eta babesteko neurriak hartuko ditugu":

Hauek osatuko dute zerrenda:

  1. Eneko Maioz Ganboa
  2. Gurutze Etxezabal Iturrioz
  3. Joakin Iturrioz Ibarluzea
  4. Ainhoa Nazabal Atxega
  5. Garikoitz Balerdi Atxega

Ordezkoak:

  1. Onintza Zubeldia Altuna
  2. Manex Malkorra Iturrioz
  3. Urtzi Iturrioz Pozueta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!