Herritar bat omendu dute, erizain moduan egindako lanagatik

Ataria 2019ko otsailaren 7a

Pasa den ostiralean Elisa erizainak omenaldi goxoa jaso zuen herritarren eskutik. Urte askoan aritu da erizain lanak egiten eta, erretiroa hartu duen honetan, egindako lana eskertu nahi izan dio herriak.

Orexako ostatuan elkartu ziren, mahaiaren bueltan, eta afal ondorena aprobetxatu zuten oroigarri bat emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!