Pasahitza (zaharra)

"Eguneroko lana saritzen da

Ataria 2018ko azaroaren 7a

Jatorrizko izendapenaren sailean urrezko domina eskuratu du Orexako Oihan Txiki kooperatibak Munduko Gazta Txapelketan. Bertako langile Josune Malkorra "oso gustura" daudela esan digu. "Oso pozgarria da egiten duzun eguneroko lana saritzen duelako". Bi gazta aurkeztu zituzten sariketara, eta urrezko domina eskuratu dute jatorrizko izendapenaren alorrean. "Gazta naturala da keetu gabea, abuztuan eginikoa, zaporea ez du gogorra, zapore garbia uzten du, eta ondorenean uzte du arrastoa. Gustatu zitzaigun eta hori aurkeztu genuen lehiaketara", esan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!