Gaur ekingo diote Kultur Hamabostaldiari, Orexan

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 26a, 09:27

Gaur hasiko da Orexako Kultur Hamabostaldia 'Sexijentziak askatuz' lanarekin; igandeko irteera bertan behera utzi dute.

Igandean urteroko Orexa-Uitzi irteera egitekoak ziren, baina eguraldi iragarpena dela eta, bertan behera uztea erabaki dute, eta udaberrian egingo dute.

Kultur Hamabostaldiko lehen etenaldia eta gero, asteazkenetik aurrera egongo dira hurrengo ekitaldiak. Asteazkenean bertan, Lankuren Izeba Tekla emanaldia egongo da lehenik, eta gero, Jan Tolosaldea proiektura gerturatzeko aukera izango dute, bideo emanaldi eta mahai inguru baten bidez, besteak beste, Tolomendiko Iker Karrerak emango ditu azalpenak.

Azaroaren 1ean Saharar Eguna ospatuko dute. Euren bizimodua ezagutzeko aukera emango dute eta baita saharar jakiak dastatzekoa ere; kuskusa eta arkumea izango dituzte. Musikaren tartean Adunako Beñat Igerabide gonbidatu dute. Azaroaren 2an aurkeztuko du bere azken lana, Geldialdi bakoitzean izenekoa.

Azken egunerako, azaroaren 3rako, utzi dute herri afaria eta musika ere izango dute ondo bukatzeko.

Egitaraua

GAUR, URRIAK 26

  • 22:00. Sexijentziak askatuz antzezlana, Bazen Behin clown-en eskutik.


BIHAR, URRIAK 27

  • 16:30. Haurrentzat merienda.
  • 17:00. Haurrentzat film emanaldia: Nur eta herensugearen tenplua.
  • 22:00. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala.


URRIAK 31, ASTEAZKENA

  • 10:00. Musika, jolasa eta pianoa uztartzen dituen Izeba Tekla emanaldia.
  • 22:00. Jan Tolosaldea proiektua aurkezteko bideo emanaldia eta ondoren, mahai ingurua.


AZAROAK 1, OSTEGUNA

  • 12:30. Saharako egunerokotasuna erakusteko ikus-entzunezkoa.
  • 14:00. Saharar bazkaria.


AZAROAK 2, OSTIRALA

  • 22:00. Beñat Igerabide adunarrak kontzertua eskainiko du eta Geldialdi bakoitzean diskoa aurkeztuko du.

AZAROAK 3, LARUNBATA

  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren, Puro Relajo taldeak mexikar musika eskainiko du eta gero, DJ Txoko ariko da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!