2018/06/01 21:30

Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia

Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia
Ostatua, Orexa

Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek, eta UEMAko kideen laguntza ere izango dute.
Hitzaldian Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!