Orexar jatorriko Haize izeneko haurrak diagnostikatu gabeko gaixotasuna du, eta bere alde, festa benefiko bat egin dute herrian. Jende asko hurbildu da Haize eta bere familiari babesa ematera jai giroan. 17:00etan, herriko txistularien eskutik egin den kalejira batekin ekin diote jaiari, eta ondoren Porrotx pailazoak emanaldia eskaini du frontoian. Ondoren, puzgarriez gozatzeko aukera izan dute etxeko txikienek.