Azoka eguna izan dute Orendainen

Leyre Carrasco 2026ko apirilaren 19a

Orendaingo IV. Artisau Azoka egin dute goizean Urritzondo pilotalekuaren bueltan; tartean, pasa den asteartean suteak kaltetutako Harunzko baserriko familiei laguntza ekonomikoa biltzeko postua jarri du udalak.

Eguraldia alde izan badute ere, Urritzondo pilotalekuan egin dute Orendaingo IV. Artisau Azoka. Askotariko produktuak izan dira horren bueltan; bitxiak, xaboiak, jostailuak, kosmetika naturala, garagardo artisaua, eta esnekiak, besteak beste. Eskaintza horren artean ATARIAko materiala ere salgai izan da, baita harpidetzeko aukera ere.

Honekin batera, elkartasun postua ere jarri du Orengaingo Udalak. Izan ere, pasa den asteartean sutea piztu zen Harunzko baserrian (Apalategi bezala ezagutzen da) eta kalte materialak handiak izan ziren. Hala, postua jarri du udalak bertako familiei laguntza ekonomikoa eskaintzeko asmoz.

Horrez gainera, haurrentzako eskulan tailerra ere egin dute. Asko izan dira bertan aritu diren haurrak, eta horietako asko helduen laguntzarekin aritu dira. Goizean azokara gerturatu dena eta mokadu edo trago bat behar zuenak ere horretarako aukera izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!