Suteak kaltetutako baserriko familiei diruz laguntzeko aukera

Ataria 2026ko apirilaren 17a

Pasa den urteko azokan hartutako irudia.

Pasa den asteartean Harunzko baserrian izandako suteak kalte handiak eragin zituen, eta Orendaingo Udalak laguntza ekonomikoa biltzeko postua jarriko du igandeko Artisau Azokan. 

Orendainen IV. Artisau Azoka izango dute igandean. Urritzondo pilotalekuan elkartuko dira 10:30etik 14:00etara, eta askotariko produktuak izango dituzte; bitxiak, xaboiak, jostailuak, kosmetika naturala, garagardo artisaua, eta esnekiak, besteak beste. 10:30ean haurrentzako eskulan tailerra ere egingo dute. 

Honekin batera, elkartasun postua ere jarriko du udalak. Izan ere, pasa den asteartean sutea piztu zen Harunzko baserrian (Apalategi bezala ezagutzen da) eta kalte materialak handiak dira. Postuan ekarpen ekonomikoa egin ahal izango da. 

ATARIA ere azokan izango da, eta postua jarriko du. Materiala erosi ahal izango da, eta harpidetzeko aukera ere eskainiko du. Eskualdeko komunikabidearen lana herrian gertatzen dena kontatzea da, baina igandean, kontatzeaz gain, herritarrekin batera egunaz gozatzera eta komunitatea saretzen jarraitzera joango da Orendainera.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!