Dagoeneko eman daiteke izena Orendaingo azokan postua jartzeko

Ataria 2026ko urtarrilaren 26a

Orendaingo azokaren iazko une bat. LEYRE CARRASCO

Izen-ematea bi modutan egin daiteke: aurrez aurre udaletxeko bulegora bertaratuta; eta Internetez, udalaren web orrialdean. Onartutako eskaerak martxoaren 11n jakinaraziko dituzte, eta apirilaren 19an izango da azoka.

Orendaingo artisau azokan postua jarri nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Apirilaren 19an izango da azoka, eta aurrez egin beharko dute eskaera postua jarri nahi duten artisauek, ekoizleek zein taldeek. Dagoeneko zabalik dago horretarako epea, eta otsailaren 22a izango da azken eguna.

Bi modutan egin daiteke izen-ematea: batetik, aurrez aurre, Orendaingo udaletxeko bulegora bertaratuta; eta, bestetik, Internetez, udalaren web orrialdean. Zein eskaera onartu dituzten martxoaren 11n jakinaraziko dute. Apirilaren 19an, ohi bezala, Urritzondo pilotalekuan egingo dute azoka, 10:30etik 14:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!