Damasoro izena jarri diote parke berriari

Ataria 2025eko urtarrilaren 8a

Joan den abenduan bozkatu zuten herritarrek parkeak zein izen izango zuen.

Maiatzean amaitu zituzten frontoia, jolaslekua eta ingurua berritzeko lanak eta espazioa inauguratu bazuten ere, izena falta zuen, oraindik, jolastokiak. Orendaindarrek izenak proposatzeko denbora izan zuten eta, bozkatu ondoren, dagoeneko, badu izena: Damasoro parkea.

Aurkeztu zituzten proposamenetatik hiru aukeratu zituen herriko udalak —egokienak iruditu zaizkionak—: Damasoro parkea, Astigar parkea eta Intxaurralde parkea. Eta joan den abenduan izan zuten aukera herritarrek izenik gustukoena bozkatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!