Mozorroturik eta jolasean hasi dituzte festak Orendainen

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 14a

Festei ongi etorria ematera; mozorrotuta gerturatu dira herriko plazara orendaindarrak. Haur jolasekin eta merendolarekin igaro dituzte suziria jaurti aurreko uneak.

Hasi dira Ama Birjin festak Orendainen. Eguraldia lagun ez izan arren, jende asko hurbildu da herriko plazara, eta suziria jaurtitzearekin batera eman die hasiera ofiziala herriko festei. Aurretik, herriko txikiak jolasean ibili dira karpa inguruko zuhaitzetan.

Hau da festen lehen egunerako antolatu dutena Orendainen:

 

  • Jarraian. Trikipoteoa Kaina bi farra trikitiaren eskutik.
  • 21:00. Saiheski jatea.
  • Ondoren. Herriko produktuen saskiaren zozketa.
  • 23:00. Muxutruk erromeria taldea.
  • 00:00. Txozna jolasak.

Bihar eta etzi ere Ama Birjin festak ospatuko dituzte herrian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!