Abuztuaren 14tik 16era ospatuko dituzte Orendaingo jaiak

Ataria 2023ko abuztuaren 11

Ama Birjin egunarekin batera 28. txirrindulari lasterketa ikusgai izango dute orendaindarrek.

EGITARAUA

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA. MOZORRO EGUNA.

  • 16:30. Haur merendola.
  • Ondoren. Haur jolasak.
  • 18:00. Txupinazoa herriko aitona-amonek.
  • Jarraian. Trikipoteoa Kaina bi farra trikitiaren eskutik.
  • 21:00. Saiheski jatea.
  • Ondoren. Herriko produktuen saskiaren zozketa.
  • 23:00. Muxutruk erromeria taldea.
  • 00:00. Txozna jolasak.


ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

  • 11:15. Meza.
  • 12:30. Sagardo dastaketa.
  • 17:00. Pitusa pailazoa.
  • 17:00. Mus txapelketa.
  • 19:00. Harri jasotzaile erakustaldia. Harri jasotzaileak: Gari Garmendia, Imanol Lartain eta Udane Ostolaza.
  • 21:00. Zahagi ardoa.
  • 22:00. DJ Naza.


ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA

  • 12:00. XXVIII. Txirrindulari lasterketa.
  • 14:00. Herri bazkaria, Eltxo elkartean.
  • 16:30. Puzgarriak.
  • 17:00. Toka txapelketa.
  • 19:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • 23:00. Musikaz blai taldea.
  • 00:00. Harriari buelta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!