Zehazki, 1,000 eta 4,510 zatian egin ditu berritze lanak. 3,510 metroko luzera eta batez beste bost metroko zabalera ditu. Asfaltatze lanak, bide ertzeko arekak eta kutxatilak dagoeneko eginda daude. Foru aldunditik argitu dutenez, datorren urtean, errepide osoan aglomeratu geruza bat aplikatuko dute gainazalean eta errepide bazterrak margotuko dituzte.