Orendainen Migel Angel Arsuaga alkate

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

EH Bilduk 90 boto jaso ditu; zuriak 6 eta baliogabeak 30.

Orendaingo EH Bilduko Migel Angel Arsuaga izango da hurrengo agintaldiko alkatea. Azken zortzi urteetan alkate izan den Gorka Egiaren eskutik jasoko du alkate makila.

Miguel Angel Arsuagarekin batera, Andoni Egia, Xabi Lekue,  Tamara Rodriguez eta Eneritz Olano izango dira zinegotzi kargua hartuko duten zerrenda kideak. Duela lau urte baino zortzi boto gehiago jaso ditu EH Bilduk.

Boto zuriak 30 izan dira, eta baliogabeak, berriz, 6. Orendaingo abstentzioa, %19,23koa izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!