Erromeri Eguna egingo dute larunbatean, Orendainen

Ataria 2018ko urriaren 2a

Dagoeneko ehun pertsona inguruk eman dute izena bazkarirako, eta gaur bukatzen da epea horretarako.

Bi menu prestatu dituzte bazkarirako: helduenak 22 euro balio ditu eta haurrena 10 euro. Izena emateko 636 85 74 15 zenbakira deitu behar da.

Bazkaria frontoian izango da, 14:00ak aldera. Aurretik, 12:45ean, txarangak lagundutako kalejira izango da eta hamaiketakoa Ostatuan. Bazkariaren ondoren kantu zaharren saioa, erromeria eta dantzaldia egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!