Danborrik gabeko San Sebastian

Ataria 2018ko urtarrilaren 20a

San Sebastian da gaur, eta eskualdean ere badira eguna ospatzen duten herriak. Orendainen trikitilarien atzetik joan dira plazatik San Sebastian baselizaraino.

Orendainen meza izan dute lehenik eta hamaiketakoa egingo dute gero. Bazkaltzeko ere bilduko dira Eltxoak elkartean.

Orendain, dena den, ez da San Sebastiani eskainitako baseliza duen Tolosaldeko herri bakarra; Berrobin, Berastegin eta Leaburu-Txaraman ere badira San Sebastian ermitak. Berastegin ere meza izan dute eta hamaiketakoa egiteko bildu dira ondoren. Eta Berrobin arratsaldez egingo dute meza; 16:00etan bilduko dira ermitan eta merienda egingo dute gero.

Leaburu-Txaraman berriz, bihar ospatuko dute San Sebastian. 10:30ean egingo dute meza, eta dantzarien emanaldia izango da bukatutakoan. Ohi bezala Ostatuan bilduko dira herritarrak, hamaiketakoa egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!