II. Eltxotrail lasterketan izena emateko epea ireki dute

Ataria 2017ko irailaren 26a

Eltxotrail Orendaingo mendi lasterketa egingo dute urriaren 7an eta izen ematea ireki dute. Ibilbide luzea eta ibilbide laburra egin daitezke. 

Ibilbide luzeari (20,5 kilometro) dagokionez, federatuta ez daudenek 18 euro ordaindu behar dute –lasterketa egunean 20 euro–. Federatuek, berriz, 15 euro ordaindu behar dute, eta lasterketa egunean 17. Ibilbide laburra (7,5 kilometro) egiten dutenek 10 euro ordaindu behar dute aurrez, eta 12 euro lasterketa egunean.

Prezio horretan sartzen dira afarirako txartelak eta oparia. Afarirako txartel gehiago nahi izanez gero, email bat bidali behar da eltxotrail@gmail.com helbidera irailaren 29a baino lehen. Tiket horien prezioa zortzi eurokoa da.

Izena emateko sartu hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!