Erromeri Eguna antolatu dute hilaren 30erako Orendainen

Ataria 2017ko irailaren 19a

Irma Karrera tolosarraren gidaritzapean Orendain eta inguruko herrietan trikitiarekiko irrika piztu da azken urteetan. Orendainen 20 kidetik gora biltzen da afariak egin eta soinuaren hauspoa astintzeko. Otordu horiek jendeari zabaltzea okurritu eta Erromeri Eguna antolatzea bururatu zaie, hilaren 30erako.

Besteak beste, bazkaria egingo da frontoian, eta txartelak erosteko azken eguna hilaren 25a da (helduek 20 eta haurrek 10 euro). Orendaingo Ostatuan, Ikaztegietako Ostatuan, Abaltzisketako ostatuetan eta Larraitz jatetxean, Alegiako Hilario eta Ixkina tabernetan eta Amezketako Ametza tabernan daude salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!