Orendaingo Andramariak 2017

Aurrena, haurrena

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abuztuaren 14a

Gaur goizean hasi dira Orendaingo Andra Mari festak, haurren txupinazoarekin. Ondoren, 3x3 futbol txapelketa jokatu dute. Hala ere, arratsaldean emango zaie, jaiei, hasiera ofiziala.

Batekin nahikoa ez eta, bi suziri bota dituzte, goizean, orendaindarrek. Arratsaldean ere lehertuko da festa, udaletxeko balkoitik botako dutelako aurtengo jaiei hasiera ofiziala emango dien txupina. Gaurkoa, hala ere, haurren eguna ospatzen ari dira bertan, eta goizean, etxeko txikienek, gozokiak jan eta futbolean jokatzeko aukera izan dute.

Arratsalderako, berriz, beste hainbat jarduera antolatu dituzte herritarrek. Izan ere, haurrek, bai jolaserako, baita ipuinak entzuteko ere tartea izango dute. Helduen txanda, iluntzean iritsiko da, txupinazoaren ostean, sabela betetzeko asmoz egingo duten saiheski jatean. Baina, afal orduan hartutako indarrek, ez diete asko iraungo orendaindarrei, jarraian ospatuko den III. Binakako Lokotx Bilketa herrikoian xahutu beharko dituztelako. Gaua, trikitilariena izango da; Laja, Larrañaga eta Lutxurdio arituko dira kantuan, herria erromeria doinuez alaitzen. Ikusi hemen gaurko egitaraua.

Erlazionatuak

Eltxoak, festak noiz hasiko zain

IƱigo Otaegi 2016 abu 12 Orendain

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!