Bi tailer egingo dira aste honetan Orendainen

Ataria 2017ko urtarrilaren 11

Adimen emozionalari eta elikadura energetikoari buruzko tailer bana egingo dira Orendainen. Adimen emozionalaren tailerra kultur etxeko liburutegian egingo da, bihar, 18:00etatik 20:00etara, Beatriz Ezeizarekin, eta doan izango da.

Ostiralean egingo da elikadura energetikoari buruzko tailer teoriko-praktikoa, Eltxo elkartean, 17:30etik 20:30era. Irakaslea Garbiñe Etxaniz izango da. Prezioa 20 euro inguru izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!