Desafioa korrikalariekin hasi zen, 4 km-ko ibilbidean bi zestoar lehiatu ziren. Hauek erreleboa segalariei eman zieten, eta Egiaren aurkaria, Iban Pardo aurretik hasi zen. Minutu t’erdira hasi zen orendaindarra, 800 m2-ko saila mozten, Urko Galarraga zaldibiarra lagun zuela. Bikotea nagusitu zitzaion Pardori, apustua eta jokoan zegoen ohorea irabaziz.
