San Sebastian Eguna

Ohiturei omenaldia gehitu zaie

Ataria 2016ko urtarrilaren 20a

Orendainen izan da bigarrena San Sebastian Eguneko ekitaldiekin hasten. Txistulariek lagunduta, Herrigunetik San Sebastian baselizara joan etorria egiteko ohitura dute, tartean meza eginez.

Hamaiketako jendetsua egin dute ondoren erabilera anitzeko eraikinean, eta bertan, Orendaingo Sorginak taldeak aipamen berezia egin die hiru herritarrei. Batetik, Julian Urkolari eta Geno Mendibururi, adinak ez dietela gaztetasuna kendu esanez. Bestetik, Pakita Ormaetxeari, «gure historiari lotuta dauden herriko baserrien inguruan egindako lan onagatik, eta Orendaingo herriaren izen ona lau haizetara zabaltzeagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!