Ikastaroak antolatu nahi dituzte ikasturte honetan ere

Imanol Garcia Landa 2015eko irailaren 2a

Orendaingo Udalak aurten ere ikastaroak antolatu nahi ditu, besteak beste, herriari bizia emateko asmoz.

Zein ikastaro martxan jarri ahal diren ikusteko, izena emateko orriak betetzeko aukera eman du. Matrikula orria aurrerago bidaliko zaie interesatuei, egingo diren ikastaroak zehazten direnean.

Izena emateko orrian aurreko urtean egindako ikastaroen zerrenda eta herritarren artean proposatutako beste batzuk azaltzen dira. Baita ere hiruhilabeteko ikastaroak, eta horrez gain herritarren artean bildurik antolatu daitezkeen ekintzak.

Zerrendan azalduagatik, ez du esan nahi horiek guztiak egingo direnik. Ikastaroa gauzatu ahal izateko, gutxienez 5 parte hartzailek izena eman beharko dute. Baldintza hau betetzen ez bada, ikastaroa ez da antolatuko.

Izena emateko orria beteta jasotzeko epe muga Irailaren 4a izango da. Udaletxeko idazkaritzan utzi daiteke, udaleko buzoian, posta elektronikoz bidali edo bestela udaleko teknikariak jasoko du etxez etxe.

Lehengo urtean bezala, udalak herritarrei laguntza eskainiko die ikastaroetan parte hartzeagatik. Urte osoan jaso daitekeen gehienezko laguntza 200 eurokoa izango da, ikastaro guztiak kontutan izanda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!