Orendaingo jaietako egitaraua

Ataria 2015eko uztailaren 29a

Abuztu erdiko asteburua, 14tik 16rakoa, ekimenez bete dute orendaindarrek.

ABUZTUaK 14, OSTIRALA
UMEEN EGUNA
11:00. Haurren txupinazoa eta 3X3 areto futbol torneoa.
Gero. Bazkaria
15:00. Ginkana
17:00. Eskulan tailerra.
MOZORRO GAUA
20:00. Txupinazoa.
21:00. Saiheski jatea (5 euro).
22:30. Kupela taldea.

ABUZTUaK 15, larunbata
ANDRA MARI EGUNA
11:15. Meza.
Ondoren. Dantzariak.
12:30. Sagardo dastaketa, erromeriaz alaituta.
18:00. Herriko umeen herri kirol erakustaldia.
Jarraian. Herriko herri kirol taldearen eskutik, bi taldeen arteko lehia.
20:00. Frontoian:
• Pala partida:  Esnaola-Tolosa / Agirre-Ontsalo.
• Pilota partida: Garmendia-Elordi / Erasun-Urretabizkaia.
21:00. Zahagi ardo herrikoia.
22:30. Bertsolariak: Mikel Artola eta Adur Gorostidi + Trikitia.

ABUZTUaK 16, iGANDEA
ELKARTASUN EGUNA
12:00. XXIII. Txirrindulari proba.
14:30. Herri bazkaria Eltxo Elkartean.
16:30. Herriko XIII. Toka Txapelketa.
Jarraian. Haur animazioa futbol zelaian.
20:30. Patata tortilla lehiaketa.
22:30. Petti bakarlariaren kontzertua.
00:00. Eltxoek harriari buelta ematea, eta Unsain taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!