Juan Telesforo Zuriarrain fraide orendaindarra zendu da

Ataria 2015eko maiatzaren 29a

Arantzazuko fraidea atzo hil zen Bilbon 69 urterekin. Bere aldeko hileta elizkizunak gaur izango dira Arantzazun.

1946. urtean sortu zen Orendainen eta frantziskotarren ordenan sartu zen 1962an. Comillaseko unibertsitatean Teologia Dogmatikoan lizentziatu zen 1973an.

Frantziskotarren baitan hainbat kargu bete ditu. Ameriketan zehar egindako bidai batetik itzuli berria zen, besteak beste, Puerto Ricon eta Perun egona zen.

Arratsaldeko 18:00etan Arantzazuko Santutegian egingo dira Juan Telesforo Zuriarrain Urretabizkaiaren aldeko hileta elizkizunak.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!