Baso Eskolaren jardunaldia egin dute Orendainen

Ataria 2015eko otsailaren 2a

Jardunaldia kultur etxean hasi zuten, Philip Bruchnerren bideo bat ikusiz eta Orendaingo gurasoek dituzten asmo eta nahien berri emanez. Ondoren herriko baso bat bisitatu zuten eta hamaiketako batekin eman zioten bukaera goizari. Bertaratu ezin izan ziren eta interesa duten gurasoak udalarekin jarri daitezke harremanetan informazioa jasotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!