2014/12/14 11:00
Idazkariak Udalaren aurrekontuak aurkeztuko ditu, urte guztian zehar egon diren sarrerak eta gastuak laburtuz.
Alkateak Orendainen azken urtean egin diren proiektuak azalduko ditu, eta egin ez direnak arrazoituko ditu.
Ondoren azken hilabeteetan aurrera eraman den partaidetza proiektuak izan dituen emaitzak azalduko dira. Orendaingo 16 urtetik gorako biztanleei galdetegi bat banatu zitzaien herrian hurrengo urtean zehar zein proiektu egingo diren erabakitzeko biztanle bakoitzak bere botoa emanez. baita ere Orendainen dagoen bizi-kalitatea neurtzeko galdetegia ere bete zuten. Emaitza hauek guztiak azalduko dira batzarrean.
Azken puntu hau bukatu ondoren atseden txiki bat hartzeko aukera izango da eta denontzat hamaiketakoa egongo da.
Batzarraren azken zatia auzolanean zer egingo den erabakitzeko izango da. Hemen biztanleen iritziak entzutea oso garrantzitsua izango da, eta horretarako taldeetan banatuko dira beraien artean ideiak bota ditzaten. Lehendabizi biztanleek galdetegietan egindako proposamenak zerrendatuko dira eta jarraian taldeetan adostu dutenak gehituko dira. Azkenik, denon artean adostu eta auzolanean zer egingo den erabakia hartuko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?