MAKILhotsak ikusikizunaren entsegua egingo dute Lizartzan

Ataria 2026ko ekainaren 2a

Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarlanean sortutako ikuskizun berriaren entsegua egingo dute ekainaren 7an Lizartzan; estreinua Gasteizen izango da, ekainaren 14an.

MAKILhotsak Euskal Herriko makil-dantzak, Kataluniako balls de bastons eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna da, Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarlanean sortua. Kantuak eta testuak ditu ere bai; esaterako, Santa Ageda kantuko egokitzapen batekin hasiko da, herri bakoitzeko abesbatzaren kolaborazioan egina. Ikuskizunaren ardatz nagusia «instumitsioa» da, gerraren aurkako eta naturarekin berradiskidetzeko aldarrikapena baita: «Gerra hotsak isilarazteko, lurra joz udaberriari deituko diogu».

Ikuskizun berri honen estreinua ekainaren 14an egingo dute Gasteizen, baina aurretik, entsegu orokorra egingo dute Lizartzan. Ekainaren 7an izango da, 19:00etan, Lizartzako plazan. Lizartzako Udalak hori ikustera joateko gonbita zabaldu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!