Otsolar dantza taldeak eta Lizartzako Udalak elkarlanean, Erromeri Eguna antolatu dute. Ekainaren 6an ospatuko dute, eta egun osoko egitaraua osatu dute horretarako.
Herriko dantzariak herrian zehar ibiliko dira kalejiran, 12:00etatik hasita, eta ondoren, 13:00etan, dantza emanaldia egingo dute plazan. Lizartzako Otsolar dantza taldearekin batera ariko da Amasa-Villabonako Oinkari dantza eskola.
Lanak amaituta, bazkari herrikoia egingo dute 14:30etan. Bazkarira joateko interesa dutenek aurretik erosi beharko dituzte txartelak, ekainak 3a baino lehen, Lizar dendan edo Ostatuan.
Arratsaldean ere festak izango du jarraipena. Gari, Esku eta Leta hirukotearen eskutik erromeria izango da, 18:30etatik aurrera, eta 19:00etan sagardo eta pintxo dastaketari ekingo diote.
Antolatzaileek garaiko euskal jantziekin parte hartzeko gonbita luzatu dute.
EGITARAU: EKAINAK 6, LARUNBATA
- 12:00. Dantzarien kalejira herrian zehar.
- 13:00. Dantza emanaldia plazan: Otsolar dantza taldea (Lizartza) eta Oinkari dantza eskola (Amasa-Villabona)
- 14:30. Bazkari herrikoia.
- 18:30. Erromeria: Gari, Esku eta Leta.
- 19:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.