Lizartzan harrera beroa egin diote Txillarreko sukaldariari

Ataria 2025eko urriaren 27a

Ostiralean, Lizartzan aurkeztu zuten Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburua eta dokumentala; 40 herritar inguru bildu ziren udaletxeko pleno aretoan eta bertan izan ziren ere Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin egileak eta Pello Rubio protagonista.

Pozik agertu da Asier Ibaibarriaga, joan den ostiralean, Lizartzako udaletxean egin zuten aurkezpenarekin. «Inoiz egin dugun aurkezpen jendetsuena izan zen eta erantzun oso onak jaso genituen. Herritarrek interesa agertu zuten eta gu pozik geratu ginen emaitzarekin». Ibaibarriaga Edurne San Martinekin batera Pello Rubioren bizipenak azaleratu zituen, Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburuan. Horrekin batera dokumentala ere sortu zuten.

Orain herriz herri ari dira aurkezpenak egiten, eta eskualdeko lehena izan zen joan den ostiralean Lizartzan egin zutena. Datozen hilabeteetan eskualdeko beste hainbat herritan izango dira. Hala nola, azaroaren 7an Anoetan, abenduaren 10n Tolosan, eta otsailaren 6an Altzon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!