Helduen frontenis txapelketako izen-ematea atzeratu dute

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Izen-emate gutxi egon direnez, helduen frontenis txapelketako data atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Hala, igandera arte izango da bertan parte hartzeko azken eguna.

Frontenis txapelketa herrikoia antolatu du, bigarrengoz, Lizartzako Udalak. Gazte zein helduentzako txapelketa izango da eta finala herriko festetan jokatuko da, hain zuzen, irailaren 5eko arratsaldean. Helduek igandea baino lehen eman beharko dute izena, eta gazteek, berriz, uztailaren 25a baino lehen. Horretarako lizartzafrontenis@gmai.com helbidera idatzi beharko da, eta honako datuak zehaztu beharko dira bertan: izen-abizenak, kategoria eta telefono zenbakia. Azken hori helduen kategoriakoak soilik zehaztu beharko dute, Whatsapp taldean sartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!