Frontenis txapelketa antolatu dute, bigarrengoz

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Uztailaren 13a baino lehen eman beharko dute izena helduek, eta uztailaren 25a baino lehen gazteek. Txapelketa Lizartzako frontoian jokatuko dute, irailak 5eko arratsaldean.

Lizartzako Udalak, bigarrengoz, frontenis txapelketa herrikoia antolatu du. Gazte zein helduentzako txapelketa izango da eta finala herriko festetan jokatuko dute, hain zuzen, irailaren 5eko arratsaldean.

Gaztetxoak bi kategoria desberdinetan banatuko dira; 2017 eta 2010 urte bitarteetan jaiotako neskak, eta 2017 eta 2010 urte bitarteetan jaiotako mutilak izango dira. Helduen kategoria, berriz, mistoa izango da eta 2009. urtean edo aurrez jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.

Gaztetxoen kategorian beraiekin egingo dira bikoteak, eta 16 tantora jokatuko dute, teniseko pilotarekin. Helduen kategorian, berriz, bikoteak zozketaz osatuko dira, eta 30 tantora jokatuko dute, fronteniseko pilotarekin.

Uztailaren 13a baino lehen eman beharko dute izena helduek, eta uztailaren 25a baino lehen gazteek. Horretarako lizartzafrontenis@gmai.com helbidera idatzi beharko da, eta honako datuak zehaztu beharko dira bertan: izen-abizenak, kategoria eta telefono zenbakia. Azken hori helduen kategoriakoak soilik zehaztu beharko dute, Whatsapp taldean sartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!