Aixita gaztelura egingo dute irteera igandean

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Lizartzako Otsabio kirol elkarteak antolatutako '4 Gaztelu' ekimenaren baitan egingo dute laugarren irteera, eta ohi moduan, bi ibilbide izango dira aukeran.

Martxan jarraitzen du, pasa den azaroan, Lizartzako Otsabio kirol elkarteak abiatutako 4 Gaztelu ekimena. Lehen ibilbidean Aralarko Ausa gaztelura igo ziren herritarrak, bigarrenean Nafarroako Gorritiko gaztelura, eta hirugarrenean, berriz, Garañoko gaztelura. Laugarren ibilbideari eutsiko diote asteburuan eta Irurtzungo Aixita gaztelura igoko dira igandean.

Kotxetan abiatuko dira 8:30etan Lizartzako plazatik eta, ohi moduan, bi ibilbide izango dituzte aukeran. Ibilbide luzea egin behar dutene , 10 kilometro eta 650 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea egin beharko dute, eta ibilbide laburra aukeratzen dutenek, 5,5 kilometro eta 560 metroko desnibel positiboa egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!