Garañoko gaztelura egingo dute irteera larunbatean

Ataria 2025eko martxoaren 10a

Lizartzako Otsabio kirol elkarteak antolatutako '4 Gaztelu' ekimenaren baitan egingo dute hirugarren irteera, eta ohi moduan, bi ibilbide izango dira aukeran.

Martxan jarraitzen du, azaroan, Lizartzako Otsabio kirol elkarteak abiatutako 4 Gaztelu ekimena. Lehen ibilbidean Aralarko Ausa gaztelura igo ziren herritarrak, eta bigarrenean, berriz, Nafarriako Gorritiko gaztelura. Hirugarren ibilbideari eutsiko diote oraingoan, eta hala, larunbatean, Garañoko gaztelura igoko dira.

Kotxetan abiatuko dira 8:30etan, Lizartzako plazatik, eta ohi moduan, bi ibilbide izango dira aukeran. Ibilbide luzea egin behar dutenek 12 kilometro eta 800 metroko desnibela duen ibilbidea egin beharko dute, eta ibilbide laburra egin behar dutenek, berriz, 4 kilometro eta 200 metroko desnibelekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!