Baserriz baserri kopla kantari ibili dira eskean

Leyre Carrasco 2024ko abenduaren 24a

Eguberri bezperan, ohi bezala, baserritar jantziak soinean, kantura atera dira herritarrak eskualdeko herri gehienetan. Lizartzan, esaterako, baserriz baserri ibili dira goiz guztian zehar.

Abenduaren 24a da gaur, eguberri kantuak abesteko eguna. Eta halaxe egin dute eskualdeko herrietan. Eguraldia lagun ez izan arren, baserriz baserri ibili dira lizartzarrak kantari. Goizean goiz, bi taldetan banatu eta Joxe Mari aparkalekutik abiatu dira. Hala, ibilbidea handiagoa egiteko eta baserrietako bizilagunekin denbora gehiago igarotzeko aukera eman baitie. Lehen geldialdian, gainera, tripa betetzeko tartea ere izan dute.

Olentzero eta Mari Domingi iluntzean helduko dira etxeetara, opariak banatzeko, baina aurrez, eskualdeko herrietara gerturatuko dira eskutitzak jasotzera. Ikusi gaurko egitarauak hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!