Kantu eskean eta oparien zain

Ataria 2024ko abe. 19a, 07:59

Amasa-Villabonako zenbait gaztetxo, iaz, abenduaren 24ko kantu jiran. LEYRE CARRASCO

Abenduaren 24an, asteartea, helduko dira Olentzero eta Mari Domingi eskualdera; egun horretan, etxez etxe edo auzoz auzo, kantu eskean ariko dira herritar ugari.

Astelehenean, abenduak 24, Eguberri bezpera edo Gabon eguna ospatuko da. Olentzero eta Mari Domingi iluntzean helduko dira etxeetara, opariak banatzeko, baina aurrez, eskualdeko herrietara gerturatuko dira. Egun berean, herritar ugari aterako da kalera, kantu eskean aritzeko.

EGITARAUAK

Abenduak 21, larunbata

  • AMEZKETA
    • 18:00. Olentzero eta Mari Domingiri harrera, Ugarteko frontoian.

Abenduak 24, asteartea

  • ALEGIA
    • 11:00. Alegiako eskoletako ikasleak kalean kantari.
    • 15:45. Gabonetako Kantu Eske Herrikoia, Larraitz auzoko plazatik abiatuta. Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta.
    • 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eskolan.
  • AMASA-VILLABONA
    • 11:00. Abesteko irrikaz! Arroako plazan.
    • 18:00. Olentzero, Mari Domingi eta basoko pertsonaien iritsiera, Otsabi auzotik.
    • Jarraian. Harrera, Ama Lurra plazan.
  • AMEZKETA
    • Gabonak kantari.
  • ASTEASU
    • 11:45. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. 
  • BELAUNTZA
    • 15:00. Herrian zehar kantuan ariko dira. Eliza atariaren inguruan bilduko dira kantuan ateratzeko.
    • 18:30. Olentzerok ekarritako opariak banatuko dituzte.
  • BERASTEGI
    • 09:00. Gabon eskea herrian zehar, Urepelek eta guraso elkarteak antolatuta.
    • 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.
  • BERROBI
    • 10:00. Gabonak kantari.
  • BIDANIA-GOIATZ
    • 09:00. Kantu jiraren hasiera, Goiazko plazan.
    • 18:15. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, San Bartolome elizako zimiterioan.
    • Ondoren. Ongi etorria dantzariekin.
    • Jarraian. Gutun eta goxoki trukea.
  • ELDUAIN
    • 14:30. Gabon eskea, plazatik hasita.
  • IBARRA
    • 18:15. Jaitsiera Argindegitik. Euria eginez gero, Plazako aterpean elkartuko dira.
    • 18:30. Alurren eskutik dantzak.
    • 18:50-20:00. Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo dute.
  • IRURA
    • 10:00. Gabonak, herritik kantari. Euskal ohiturak eta Olentzeroren etorrera ospatuz kalera aterako dira Ikastolako kideak. Herritarrak ere abestera gonbidatu dituzte.
    • 12:00. 2025 egutegia: argazki lehiaketako sari banaketa, plazan.
    • 12:30. Mari Domingiren etorrera, San Migel plazan.
    • 18:00. Herrian zehar, Olentzero, Mari Domingi eta lagunak.
  • LARRAUL
    • Kantu eskea eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
  • ORENDAIN
    • 09:00. Plazan elkartuko dira herriko gazteak eta kantu eskean ibiliko dira baserrietan eta herrigunean.
    • Ondoren. Bazkaria egingo dute Eltxo elkartean.
  • TOLOSA
    • 10:30-13:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Gure Zirkuan.
    • 12:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua izango da Zerkausian.
    • 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Plaza Zaharratik abiatuta.
    • 19:30. Tolosako Udal Musika Bandaren kalejira, Gorriti plazan hasita.
  • ZIZURKIL
    • 17:30. Olentzero eta Mari Domingi Joxe Arregi plazara hurbilduko dira herriko umeekin egotera. Otaño eta Zubimusuko ikasleek Elbarrenako kaleak alaituko dituzte; Mendigaineko ikasle eta gurasoek, berriz, Ergoiena, herrigunea, Burrusti eta Berastegikoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!