Lehen gaztelua konkistatu dute lizartzarrek

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Lizartzako Otsabio kirol elkarteak antolatutako '4 Gaztelu' ekimena abiatu zuten larunbatean; Aralarko Ausa Gaztelura igo ziren herritarrak.

Azaroa primeran agurtu dute lizartzarrek. Izan ere, Lizartzako Otsabio kirol elkarteak antolatutako '4 Gaztelu' ekimena abiatu dute. Honen baitan Euskal Herriko lau gaztelu bisitatuko dituzte, eta horretarako, mendi ibilaldiak antolatu dituzte. Larunbatean egin zuten lehena eta Aralarko Ausa Gaztelura igo ziren.

20 lagun inguru animatu ziren lehen ibilaldia egitera. Tartean Lizartzan bizi den txiletar bat ere izan zen, eta antolatzaileek azaldu bezala, «liluratuta geratu zen gure bazterrak ikusita». Eguraldia alde izan zuten goiz osoan zehar, eta inguruko kobazuloak ere bisitatu zituzten. Ibilbidean zehar Gaztela eta Nafarroako erresuma eta galtzada izan zuten hizketagai. Amaieran, etxera itzuli aurretik, mokadu bat hartzeko aukera izan zuten Larraitzen.

Urtarrilean bisitatuko dute hurrengo gaztelua.

Argazkiak: Lizartzako Otsabio kirol elkartea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!