Urteroko legez, puska biltzea egin dute Lizartzan

Leyre Carrasco 2024ko otsailaren 4a

Ohitura jarraituz, meza nagusiaren ostean, herrian barrena dantzan aritu dira dantzari gaztetxoak, herriko txistulariekin kalejiran.

Inauterietako azken eguna ari dira ospatzen Lizartzan, eta goizean goizetik ekin diote festari. Meza nagusiarekin hasi dute eguna lizartzarrek, eta ondoren, hamaiketakoa izan dute plazan. Ohi bezala, herriko dantzariak, atzo, baserriz baserri aritu ziren dantzan, eta gaur, berriz, herrian zehar aritu dira. Puska biltzen jasotako guztia gerora jaten dute, inauterien ostean, Puska Biltze Afaria deitzen dioten horretan, txantxo, dantzari eta laguntzaileen artean.

Hala ere, gaurkoan ere izango dute zertaz gozatu puska biltzen aritu diren herritar guztiek. Izan ere, bazkari herrikoia egingo dute, 14:00etan, pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Arratsaldean, berriz, Gala Zirkua ikuskizuna izango dute, 17:00etan, tartean zozketa eta luzea saria egongo direlarik. Amaitzeko, 19:30etan hasita, ijitoa errez agurtuko dituzte aurtengo inauteriak plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!