Inauteriak ospatzen ari dira Lizartzan, eta gaur goizean goizetik ekin diote festari. Dianarekin zabaldu dute eguna eta, jarraian, puska biltzen aritu dira. Geroago, 12:00ak aldean, Joxe Mariko aparkalekutik abiatu da txaranga mozorrotutako hainbat eta hainbat herritarrekin batera eta plazaraino joan dira kalejiran.
Herriko plazan batu dira bateko eta besteko mozorroak: piratak, estralurtarrak, MacLizar's postua eta Eguberrietako jaiotza, besteak beste. Frontoian egingo dute bazkari autogestionatua eta arratsaldean, berriz, 18:00etatik aurrera plazan aukera izango dute hainbat sagardotegitako sagardoak eta Lizartzako talogileen taloak dastatzeko.
Gaurkoa ez dute inauterien lehen eguna, baina ezta azkena ere. Bihar ere hainbat jarduera izango dituzte, besteak beste, dantzariak kalean, bazkari herrikoia eta inauteriak amaitzeko ekitaldia.
BIHARKO EGITARAUA:
- 10.00. Meza Nagusia.
- Ondoren. Hamaiketakoa plazan.
- 12.00. Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen. Gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera.
- Ondoren. Lizartzako Inauteri Dantzak plazan.
- 14.00. Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik.
- 17:00. Gala zirkua (Diabolo, hula-hop, eskuz- esku porteak, oihal eta trapezio aereoak...) ikuskizuna. Tartean zozketa eta luzea saria egongo direlarik.
- 19.30. Plazan “ijitoa” errez inauterien amaiera.