Irati Zabalak ezin izan du irabazi herrian

Ataria 2024ko urtarrilaren 9a

Lizartzako pilotalekuan jokatutako partidaren une bat. ADOS PILOTA

Ados Pilotaren Binakako Txapelketa ari da jokatzen lizartzarra eta asteburuan txapelketako partida izan zen jokoan.

Zabala Zabaleta aurrelariarekin ari da txapelketan parte hartzen, eta 14-22 galdu zuten Iturriaga-Orbegozo bikoaren aurka. Aurrelarien joko alaiari eta atzelarien sendotasunari esker partidu ederra jokatu zuten. Txapelketan sailkapen buru zein jarriko zen jakiteko erabakigarria zen partida, bi bikoteak bina punturekin iritsi baitziren Lizartzako neurketara. Azkenean, Iturriaga-Orbegozo jarri dira sailkapeneko lehen postuan, hirugarren puntua lortuta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!