Erik Jakak bere lehen puntua lortu du, Salaberriaren lesioa dela medio

Ataria 2023ko urriaren 19a

Lau eta Erdiko Txapelketaren ligaxkako partida jokatzekoak ziren bihar Altsasun, baina Salaberriak ez du jokatuko.

Erik Jakak eta Iker Salaberriak Lau eta Erdiko Txapelketako ligaxkaren partida jokatu behar zuten bihar Altsasun, baina Salaberriak uko egin dio partidari eta, beraz, Jakak lehen puntua eskuratzeaz gain, 22-0ko markagailuarekin irabazita izango du neurketa hori. Salaberriak minarekin amaitu zuen Ezkurdiaren aurkako lehen jardunaldiko partida, eta ez du eskua guztiz berreskuratu. Hori horrela, Goizuetakoak ez du aukerarik izango finalerdietara igarotzeko.

Jaka oso adi egongo da bere multzoko beste neurketari, Ezkurdiaren eta Peio Etxeberriaren artekoa. Jakak lehen jardunaldian Etxeberriaren aurka galdu zuen, 9-22, eta hirugarrengoan Ezkurdia izango du aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!