Patinetan ikasteko aukera izango dute lizartzar gazteek. Izan ere, eskolaz kanpoko patinaje ikastaroa antolatu du Lizartzako Guraso elkarteak, eta astearteetan, 16:30etik 17:30ak arte egingo dituzte saioak. 16 urte bitarteko gazteek izango dute parte hartzeko aukera. Interesa dutenek eta informazio gehiago jaso nahi dutenek 638 889 163 zenbakira deituta lortu dezakete.