Etzi hasiko dira Lizartzako jaiak

Ataria 2023ko irailaren 5a

20:00etan izango da txupinazoa eta ondoren haur danborrada egingo dute; ostiraleko herri afaria, larunbateko pilota partidak nahiz igandeko dantza soka izango dira ekitaldi nagusienak.

2023ko Lizartzako jaietako egitaraua:
  • Irailak 7, osteguna
    • 19:30. Kalejira Isk&Bila txarangarekin, ermitatik abiatuta.
    • 20:00. Txupinazoa.
    • 20:05. Haur danborrada.
    • 20:30. Patata tortilla erraldoia.
  • Irailak 8, ostirala
    • 10:00. Diana Lizardi txistulari taldearekin.
    • 11:00. Meza nagusia Sagrarioko ermitan.
    • 12:00. Hamaiketakoa ostatuan.
    • 12:30. Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
    • 14:00. Haurren bazkaria.
    • 14:30. Helduen bazkaria ostatuan.
    • 15:30. Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
    • 18:00. Eskalada eta slackline.
    • 19:30. Kale antzerkia, Siroko.
    • 21:00. Herri afaria.
    • 22:30. Bota irrintzia!
    • 23:00. Zezen suzkoa.
    • 23:00. Erromeria, Bide batez.
    • 02:00. DJ Naza.
  • Irailak 9, larunbata
    • 10:00. Diana Lizartzako gaiteroekin.
    • 11:00. Erraldoi txikien erakusketa.
    • 12:00. Lizartza eta Amarotzeko erraldoi eta buruhandien kalejira gaiteroen laguntzarekin.
    • 17:00. Pilota partidak, Aztinondo pilotalekuan. Kadeteak: Perurena-Olano / Gaztañaga-Caminos. Lehen maila: Jaka-Iztueta / Artola-Morgaetxebarria. Sarreren aurresalmenta, udaletxean. Prezioa: 15 euro.
    • 19:00. Sgardo eta pintxo dastaketa.
    • Jarraian. Herri argazkia.
    • 19:30. Erroneria Trikidantz.
    • 21:00. Harakno Streetfood.
    • 23:00. Zezen suzkoa.
    • 00:00. Erromeria, Trikidantz.
  • Irailak 10, igandea
    • 11:00. Diana Lizardi txistulari taldearekin.
    • 11:30. Haurren arteko pilota partidak.
    • 12:30. Dantza soka.
    • 13:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
    • 16:30. Mus txapelketa herrikoia plazan.
    • 17:00. Ohe elastikoak, apar festa eta aurpegia margotzea.
    • 19:30. Bertso saioa. Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!