Lizartzan Azpirozek jarraituko du buru

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bilduko zazpi zinegotzietatik seik kargu hartzean ateratako talde argazkia.

EH Bildurenak izango dira Lizartzako zazpi zinegotziak. Gaur hartu dute kargua udaletxean.

EH Bilduk eskuratu zituen joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan udalbatzako zazpi zinegotziak. Gaur, hautetsiek kargua hartu dute goizean egin duten osoko bilkuran.

Iñaki Azpirozek alkate kargua hartu zuen lehen aldiz 2019an eta postu horretan jarraituko du beste lau urtetan.

Lizartzako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Iñaki Azpiroz Beldarrain (EH Bildu)
  2. Jone Zubeldia Altuna (EH Bildu)
  3. Eneko Arteaga Usandizaga (EH Bildu)
  4. Sabino San Sebastian Murua (EH Bildu)
  5. Izaro Zubiria Ibarguren (EH Bildu)
  6. Irati Zabala Urriza (EH Bildu)
  7. Itziar Saenz De Ojer Martinez (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!