Iñaki Azpirozek jarraituko du Lizartzako alkatetzan

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Lizartzan. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Iñaki Azpiroz Beldarrain prest da bigarren agintaldirako. 247 boto eskuratu ditu EH Bilduk. Baliogabeak 14 boto izan dira, 29 zuri eta %38,82-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Lizartzako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Iñaki Azpiroz Beldarrain (EH Bildu)
  2. Jone Zubeldia Altuna (EH Bildu)
  3. Eneko Arteaga Usandizaga (EH Bildu)
  4. Sabino San Sebastian Murua (EH Bildu)
  5. Izaro Zubiria Ibarguren (EH Bildu)
  6. Irati Zabala Urriza (EH Bildu)
  7. Itziar Saenz De Ojer Martinez (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!