«Logo zaharraren berriketa bat egin dut, minimalismora jota»

Leyre Carrasco 2022ko aza. 11a, 20:07

Lizartzako guraso elkartetik eskaera jaso, eta bi aldiz pentsatu gabe Eskola Txikien logoa berritzearen lana hartu zuen Amets Esnaola herritarrak. Ofizio baino afizioa du berak diseinu mundua, eta bere kabuz ikasitakoarekin lortu du aurtengo edizioaren logoa sortzea. Herritarrei aurkeztu die emaitz gaur arratsaldean, hain zuzen.

Zein da logoaren jatorria?

Lehenik eta behin, logoaren egilea baino logoaren inguruan eguneratze bat egin dudala azpimarratu nahiko nuke. Logoa 1996. urtean sortu zen, eta Josu Garmendia izeneko herritar eta artista bati eskatu zitzaion logoa sortzea. Garai hartan Eskola Txikitako sinbolo edo ikur nagusia zena lehenetsi zen: eguzkia. Hori oinarri hartuta logoa sortu zen. Garaian bertan aldaketa txiki batzuk egin ziren. Hasieran eguzki izpi batzukin zegoen osatuta, baina aurrerago horiek kendu eta eskolako margoak jarri zitzaizkion, eskolen aniztasuna adieraziz. Ondoren, Lizartza herriko logoa zela ikusteko, urdin koloren joango zen 'L' handi bat erantsi zitzaion.

Zein eskaera egin zizuten?

Batzordetik egin zidaten eskaera, eta logo zaharra errespetatuz, berria sortzea izan zen asmoa. Horregatik, berezko logoaren egokitzapen bat egin dudala azpimarratzen dut, digitalizatuz eta eguneratuz.

Diseinu aldetik, nola eguneratu duzu?

Logo zaharraren berriketa bat egin dut, minimalismora jota. Ideia funtsean berdina izaten jarraitzen du, baita koloreak ere. Lizartzako 'L'-a fondoan joan beharrean, aldamenean erantsita jarraitzen du. Beraz, ideien aldetik ez dago beste nolako egokitzapenik edo gehigarririk.

Nola jaso zenuen eskaera?

Lizartzako guraso elkartetik jakinarazi zidaten ea logo berri horren diseinua egitera hausartuko nintzen, eta hortan saiatu gara. Ez naiz hontara dedikatzen, hau da, afizio mundutik nator. Egia da betidanik gustatu izan zaitela holako edizio moldaketak egitea, bai argazkiekin baita bestelako formatuekin ere. Beraz, saltseatuz ikasietenakin sortu dut logoa.

Beraz, sortu duzun lehen logoa dela esan dezakegu?

Orain arte neretzat egindako lanak soilik izan dira, hau da, modu pribatuan edo nere sare sozialetan partekatu ditunak. Beraz, bai, modu publikoan lehenengo aldia partekatu dudan lan bat izan dela esan dezaket. Oraindik deskubritzen ari naizen bizipen berri bat izan da.

Nolako harrera izan du herrian?

Harrera oso ona izan duela uste dut. Orokorrean, herritarrei asko gustatu zaie edo hori izan da behintzat adierazi didatena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!