Patrick eta Martita Rice omendu dituzte Lizartzan

Ataria 2022ko urriaren 25a

Azken bi hamarkadetan herrian egindako lanagatik aitortza jaso dute irlandarrak eta ekuadortarrak.

Duela 24 urte, Patrick Ricek etxe bat erosi zuen Lizartzan, euskara ikasteko asmoz. Urte guzti hauetan, lotura oso berezia izan dute eskualdeko herriak eta Irlandak. Orain, ordea, etxea utzi dute Patrickek eta Martitak; ondorioz, aitortza ekitaldia egin zieten igandean herritarrek, egindako lan guztia eskertzeko. Txalaparta doinuak, dantzarien agurra eta opari banaketa izan ziren ekitaldian; ondoren, bazkaria egin zuten sagardotegian. «Oso maitatua izan da, eta beti jakin izan du herritarrekin tratu ona mantentzen. Ingeleseko eskolak ere ematen zizkien umeei», azaldu du Eider Mintegik, ekitaldiko antolatzaileak.

1968an Donostiara heldu zen Rice, frankismo bete-betean, eta lan handia egin zuen irakaskuntzan. «Euskal Herriaz, eta bereziki, euskaraz maitemindu nintzen, eta hala esan nuen; egunen batean denbora izaten badut, euskaraz hitz egiten ikasiko dut», azaldu zuen Lizartzako ekitaldian. Lagun bati herri euskaldun batean etxe txiki bat erosteko gogoa zuela esan, eta Lizartzan aurkitu zuen aukera. «Lagun ugari egin ditugu hemen, eta oso pozik bizi izan gara», gaineratu zuen irlandarrak.

2014ko urrian, atxilotu egin zuten Rice, Belfast kanpoaldean, Jean McConvilleren desagerpenaz galdekatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!