Bi nafarren arteko finala izango da aurtengo Buruz Buruzkoa

Ataria 2022ko maiatzaren 15a

Argazkia: Gorka Rubio / FOKU

Joseba Ezkurdia jaun eta jabe izan da Astelena pilotalekuan jokatutako bigarren finalerdian. Bera izango da Unai Lasoren aurkari maiatzaren 29an Iruñean jokatuko duten finalean.

Ezkurdia erraz nagusita da Eibarko Astelena pilotalekuan Erik Jakaren aurka jokatutako finalerdian (22-2), finalerako txartela eskuratuz. Arbizuko pilotariak Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du maitzaren 29an Iruñean beste nafar baten aurka: Unai Laso.

Gaurko finalerdia azkar joan da, Ezkurdia hasieratik nagusitu baita. Lehen tantoa egin ostean, beste 13 tanto egin ditu jarraian Arbizuko pilotariak. Ezkurdiaren huts baten ondorioz, markagailua 14-2ra jarri da, baina Jakak ezin izan dio buelta eman.

Ezkurdia indartsu aritu da partida guztian zehar, Jaka nahieran mugituz eta inongo aukerarik utzi gabe. Erritmoa jarraitzea kostatu zaio Lizartzako pilotariari. Horrela, azken tantorako bidea erraz eta azkar izan du Ezkurdiak. Azkenean, 22 eta 2 gailendu da, eta bera izango da Unai Lasoren aurkaria finalean. 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!